XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. MERKATARITZA

Salerosketak

Gizakiok, behar diren eta ekoizten ez ditugun gauzak erosten ditugu.

Bestalde, ekoizten ditugun produktuak saltzen ditugu; kontsumitu ezin ditugunak, hain zuzen ere.

Salerosketa iharduera honi merkataritza deitzen diogu.

Garai batean, gauzak trukatu egiten ziren.

Gaur egun, dirua behar dugu erosteko.

Espainiako dirua peseta da.

Hegoaldean peseta erabiltzen dugu, Iparraldean, ordea, libera.

Kontsumitzaileak.

Produktuak kontsumitzeko erosten dituzten pertsonak dira.

Kontsumitzaileak, prezioa eta kalitatea izaten ditu kontutan.

Ekoizlea eta kontsumitzailea

Sarritan, produktuek bide luzea egiten dute kontsumitzailearengana iritsi baino lehen:

Ekoizleak bere lanaren bidez produktua sortzen du, bai nekazaritzaren bidez, bai arrantzaren, industriaren edo abeltzantzaren bidez.

Produktuak, kontsumitzeko asmotan erosten dituztenak kontsumitzaileak dira.

Eta salerosketan aritzen direnak merkatariak dira.

Produktua kontsumitzailearengana heltzeko garraiatu egin behar da, ekoizten den lekutik saltzen den tokiraino.

Produktuak garraiatzeko, kamioiak, itsasontziak, hegazkinak, eta abar erabiltzen dira.

Fruita nola merkaturatzen den.

1 eta 2 ARIKETAK

1. Idatzi zure koadernoan zertan datzan merkataritza.

2. Nortzuk dira kontsumitzaileak?

3. Begiratu arretaz hurrengo orrialdeko marrazkiei.

Idatzi zeintzuk diren fruitak ematen dituen pausuak.